YOLANDA SÁNCHEZ. ARDI-KO. XABOIAK

€42
Yolanda Sánchez artistak ondare historiko-artistikoaren kontserbatzaile eta zaharberritzaile gisa egin du lan, eta, orain, sorkuntza plastikoaren eta artisautzaren munduan ardaztuta dago, ehungintzan espezializatutako artisau-enpresa batekin eta lehengai naturaletan &mdashhala nola zeta eta artilean&mdash oinarritutako ekoizpenarekin. Horrez gain, zeta eta artilezko lehengaiak eta tindu naturalak ikertzen ditu, eta prozesu eta ekoizpen ekologikoetan eta jasangarrietan parte hartzen du.

3 xaboi esfoliatzaileko kaxa, artile latxaren edo karrantzarraren artilez egindako bilgarri % 100 ekologikoarekin. Zelula hilak larruazaletik arrastatu, garbitu eta hidratatu egiten ditu, ezpurutasunik gabeko azala eta oso leuna lortzeko.

Ura erabili xaboian aparra lortzeko. Hezetu azala eta masajea eman gure "ardiarekin" (xaboiarekin), modu zirkularrean eta fin-fin. Xaboi-hondarrak urarekin kendu. Erabili ondoren, garbitu urez "ardia" eta utzi lehortzen.

Neurria: 10,5 x 19,5 cm.

Erlazionatutako produktuak