DendAZ. This is Basque Design da Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoren espazioa, artistak beren ingurunean ikusgai jartzeko, haien lana sustatzeko eta harreman berriak finkatzeko proiektua

Show room dinamiko eta biziaren ikuskera bat, bertako eta nazioarteko artisten lana gauzatzen duena, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko programazioari lotutako salgai berezi eta korporatiboen bidez, eta artisten lana eta sortze-prozesua balioesten dituena, erosketa sortzailearen kontzeptua sustatuz Zentroko espazioetatik zabaltzen den programazioarekin.

Produktuaren balio gehigarria da DendAZ. This is Basque Design espazioaren bereizgarria, tokikoa, iraunkortasuna, Do It Yourself ikuspegia eta esklusibotasuna agerian jartzea eta, batez ere, tokiko sormenaren eta diseinuaren balioa nabarmentzea. DendAZ. This is Basque Design eraikitzean, Azkuna Zentroarentzat estrategikoak diren balioak hartu dira oinarritzat: sorkuntza, irisgarritasuna, dibertsitatea eta lankidetza.

Lokala espazio malgua eta ekologikoa izan dadin diseinatu da. Berriz konfiguratzeko moduko elementu mugigarriak erabilita, espazio hibridoa sortu da, saltzeko eta erakusteko edota ekitaldiak, aurkezpenak eta tailerrak egiteko baliagarriak diren inguruneak bateratzen dituena. Altzaria modularra da funtsean, eta hemengo zurez eginda dago, bertako artisautza-tailerretan.