EL ENSAYO EMPIEZA AQUÍ

€18

Azken urteotan, olatu inkonformista batek auzitan jarri ditu dauzkagun eredu politikoak: neoliberalismoa eta Txinako kapital komunismoa, oligarkia berriak eta kolonialismoaren, arrazakeriaren eta patriarkatuaren azken astinduak, trantsizioak (Espainiakoa edo Ekialdeko Europako estatu postkomunistena), udaberri arabiarren deribak eta sandinismoaren hondakin ustelak... Birus bat falta zen munduari eragiteko... eta iritsi zen. Eta, harekin batera, alarma egoera mental eta salbuespen-erregimen gisa, konfinamendua, etxeko eremua lantoki bihurtzea, pantailen apoteosia, beldurra... Pandemiak dimentsio hegemonikoa hartu du, hainbestekoa non, alde batetik, gainjarri egiten den eta, beste batetik, indartu egiten dituen aurretiazko eskaera kritikoak.

Liburu kolektibo honetako testuek egoera horiek lotzen dituzte, eta ondoezaren ibilbide bereko geltoki gisa jorratzen dituzte. Benetako edo itxurazko desberdintasunetan oinarrituta, gaur egungo botere-moduek proportzio desberdinetan partekatzen dituzte gero eta eztabaidaezinagoa den merkatu-ekonomia eta estatuaren autoritarismo bizia. Nahaste hori erabakigarria da liburuki honetan, zeina prest baitago krisiarekin &mdashkrisiekin&mdash borrokatzeko eta hura birpentsatzeko tresnez hornitzeko. Generoa eta subjektu sozial berriak, erotismoa eta desberdintasuna; tokikoaren eta nazioz gaindikoaren arteko gurutzaketa; esperientzia kultural eta politikoaren ertz desberdinak; erritu garaikideak eta klima-aldaketaren erronka atzeraezinak.

Hemen bildutako egileak ez dira konformatzen gai-sorta aberats bat planteatzearekin, horrez gain, aztertu egiten baitute gai horiek nola txertatzen diren saiakeraren ikuspegi batean, zeinak literatura-genero gisa duen muga gainditzen duen, eta munduan egoteko modu bat bihurtzen den. Testu eta testura, idazketa eta performancea, literatura eta esperientzia, artea, bizitza eta politika den saiakera. Agora eta kalean gertatzen dena, boterea seinalatzen duena eta gizartea berriz armatzen duena.

Egileak: VVAA – Katixa Aguirre, Paul B. Preciado, Txomin Badiola, Ernesto Castro, Aixa de la Cruz, Iván de la Nutz, Aingeru Epaltza, Iñaki Esteban, Mari Luz Esteban, Anjel Lertxundi, Marta Peirano, Marta Rebón, Ixiar Rozas, Beñat Sarasola, Damián Tabarovsky, Alexei Yurchak

Orrialdeak: 207
Formatua: 190 x 140 mm
Koadernaketa: Rústico, cosido
ISBN: 978-84-120368-9-3

Erlazionatutako produktuak