
ARQUITECTURAS PREMATURAS. VALCÁRCEL MEDINA
Arquitecturas prematuras (Arkitektura goiztiarrak) lanak Isidoro Valcárcel Medinak hirigintzari eta arkitekturari buruz asmatutako proiektu guztiak biltzen ditu. Artista duela hamarkada batzuetatik ari da hiritik eta gure ingurune eraikitik elikatzen, inspirazio- eta ekintza-iturri nagusi gisa hartzen. «Eraikuntzako logikaren &mdasherabilera-ekonomia gisa&mdash eta logika konstruktiboaren &mdasherabilera-teknika gisa&mdash arteko desadostasunaren adierazpena». Ez dira proiektu utopikoak; aitzitik, artistaren beraren arabera, topikoenak dira, tokiari eta, era berean, uneari lotuenak, ez baitituzte bizitzeko moduak diktatzen, bizitza egiteko bestelako moduak proposatzen baizik. Valcárcel Medinak ekintza pertsonalen multzo bat zabaltzen du gure aurrean, eredu izan daitezkeenak, «baina ezin dutenak inoiz balio eredugarririk izan».
Sortzaile baten (2007ko Arte Plastikoen Sari Nazionala eta 2015eko Velázquez Saria) proposamen oso bereziak, heterodoxoak eta argiak dira, etxetik espazio publikora doazenak, eta beste garai eta beste gizarte bat beharko luketenak gauzatzeko. Hortaz, horren ondorioz, sorkuntza goiztiarrak dira. Ernst Neuferten El Arte de proyectar en Arquitectura lanaz -Espainian El Neufert izenez ezagutu denaz- artistak egindako erreplikek osatzen dute edizioa.
Izen bereko erakusketa ikusgai dago MUSACen (León) 2021eko irailaren 26a arte. 2022an Bilboko Azkuna Zentroan izango da erakusgai, maiatzaren 19tik irailaren 22a bitartean.
ISIDORO VALCÁRCEL MEDINA (Murtzia, 1937). Era kritikoan ikertu ditu bai artearen sistemaren ideiak eta konbentzioak, bai artearen eta pertsonen arteko harremanetakoak; horietan oinarritutako lan-egitura garatu du. Ia 50 urtez proposamen eta ekintza artistikoak egin ditu &mdash askotan kontzeptualak eta espazio instituzionalizatuetatik urrun kokatuta, zuzenean esperimentatzeko pentsatuak &mdash artista honen lana desmaterializazioraino eboluzionatuz joan da, eta horrek gehiago bideratu du artearen esperientzia haren objektibotasuna baino, artistak bizitza eta artea elkarri lotzeko gogoa azpimarratuz.
Fitxa teknikoa- Koedizioa: Caniche Editorial, Musac eta Azkuna Zentroa
- Hizkuntzak: Hiru hizkuntzakoa (gaztelania / euskara / ingelesa)
- Orrialdeak: 96+96+80
- Formatua: Kaxa hiru koadernorekin