
43 ZUTABE
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok gertaera bat eta beharrizan bat izan zituen sorburu: hiriaren erdigunean erabilerarik gabeko eraikin handi bat izatea eta kultura-gune garaikide bat sortzeko beharra. Hor, Philippe Starck eta Lorenzo Baraldi dira protagonistak.
Philippe diseinatzaile industrialak kultura-zentroko zutabeak eraldatu, eta espazio eta denboraren bidezko zinema-agertoki bihurtu zituen; Baraldi eszenografo italiarra, berriz, ibilbide hori eszenaratzeaz arduratu zen, eta, behin kontzeptua definituta, tailer eta artisaurik trebeenengana jo zuen estaldura bakoitza garatzeko.
Argitalpenaren oinarrian, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko Kulturen Atariko 43 zutabeak sortzeko prozesua dago, eta horien guztien diseinua, materialak, artisautza eta kokapena dira ardatza.
Fitxa teknikoa:
- Egileak: Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao
- Hizkuntzak: Gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa
- Orrialdeak: 49
- Formatua: 150 x 210 mm
- Koadernaketa: Azal biguna