NEREA GÓMEZ. ALFABETO FRAKTUR LAMINA
€50
Nerea Gómez diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile independente gisa ari da lanean gaur egun. Londres eta Bilbo artean dago, eta ibilbide profesional luzea du egina bertako eta nazioarteko agentzia, estudio eta erakundeetan. Aldi berean,bere obra ere lantzen ari da, ilustrazio-proiektu bat, teknika analogikoak, grabatumetodoak, estanpazioa eta ilustrazio digitala erabiliz.
Jatorrizko kaligrafia, Fraktur letra gotikoen alfabetoa. 10 aleko edizio mugatua, akuarela likidoarekin idazlumaz banan-banan idatzia 160 g-ko Faber-Castell paperean. Lamina guztiak aurrealdean sinatuta daude.
Tamaina: A4
