Produktuak aldatzeko eta itzultzeko epea 30 egunekoa da, erosi ziren egunetik zenbatzen hasita.

Gure establezimenduan erositako produkturen bat aldatu edo itzuli ahal izateko, ezinbestekoa da erosketa-tiketa aurkeztea eta produktua egoera onean egotea eta etiketa guztiak edukitzea.

Ordainketa egiteko, produktua erosteko erabilitako ordainketa-metodo bera erabiliko da. Jatorrizko ordainketa-metodoa erabiltzea ezinezkoa bada, opari-tiket bat eskainiko da.

Produktu batzuk aldatzeko eta itzultzeko baldintza bereziak:

  • Belarritakoak: produktu hauek ezin izango dira itzuli.
  • Osagarriak: jatorriko poltsa edo kartoia osorik dutela itzuli beharko dira.
  • Packak: pack bat osatzen duten produktuak ezin izango dira bereizita itzuli.
  • Paketatze berezia eta osagarri gehigarriak: paketatze bereziarekin batera doazen produktuak (oihalezko poltsak, kaxa bereziak...) edo osagarri gehigarriak dituztenak, horiekin batera eta jatorrizko baldintzetan itzuli beharko dira.

Gure webgunearen bidez egindako erosketak honako helbide elektroniko honen bidez itzuli beharko dira: dendaz@azkunazentroa.eus. Produktua itzultzeko bidalketa-gastuak bezeroaren kontura izango dira.

Zalantzarik edo kontsultarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan, helbide elektroniko honetan: dendaz@azkunazentroa.eus