ARTIZARRA. THE BILBAINER 05 - SARDINAK
€29
Esteban Montorio Uribarren, Monti, ilustratzailea, diseinatzaile grafikoa eta arte zuzendaria da. Arte Ederretako ikasketak egin zituen, eta Bilbon, bere jaioterrian, Monti Diseinu Grafikoa estudioa sortu zuen.
Orain, Artizarra markarekin, bestelako proiektu grafiko bat aurkezten digu. Proiektuaren oinarrian The Bilbainer alegiazko aldizkaria dago, The New Yorker-en azal ikoniko haiei gorazarre egin nahi dien balizko aldizkaria, Parisen, Montrealen, Shangain, Tokion, Valentzian, Bruselan, Bartzelonan eta beste zenbait tokitan egindakoaren lorratzari jarraituz.
Aurkezpena: Print zelo-poltsan.
Tamaina: 300 x 400 mm.
