MALÚS ARBIDE. SCANGEAR ZAPIA
€133
Malús Arbide artista eta ehungintzako diseinatzailea da. Bere prestakuntzak eta ibilbide profesionalak pintura dute abiapuntu. Bere ekoizpen artistikoaren fase aurreratuetan, koadroek all over errepikatutako motiboak lantzen zituzten. Horren ondorioz, ehuna diseinatzeko eta estanpatzeko interesa piztu zitzaion.
Hondo zuriaren gainean, kolore biziko lerro bihurriek kontrastea sortzen dute beltzak diren beste batzuekin, eta testura organiko eta argitsua osatzen dute.
Diseinuak eskuz egindako marrazkiaren trazuak uztartzen ditu ordenagailuz lagunduta egindako beste batzuekin: edizio digitalean, irudia eraldatu zen bat-batean sortutako akats informatiko (glitch) baten ondorioz.
% 100 zetazko zapia. Tamainua: 70x70 cm.
