YOLANDA SÁNCHEZ. ARDI-KO. ZUMITZ KARRATUA
€70
Yolanda Sánchez artistak ondare historiko-artistikoaren kontserbatzaile eta zaharberritzaile gisa egin du lan, eta, orain, sorkuntza plastikoaren eta artisautzaren munduan ardaztuta dago, ehungintzan espezializatutako artisau-enpresa batekin eta lehengai naturaletan &mdashhala nola zeta eta artilean&mdash oinarritutako ekoizpenarekin. Horrez gain, zeta eta artilezko lehengaiak eta tindu naturalak ikertzen ditu, eta prozesu eta ekoizpen ekologikoetan eta jasangarrietan parte hartzen du.
Erabiltzen ez den lehengai bat ikusgarri egiteko diseinatu eta ekoitzia da Zumitz zamau-babesen eta eskuzorroen bilduma, eta eguneroko objektu funtzionalen bidez haren balioa handitzen eta hedatzen laguntzen du. Zumitz bertako ardi latxaren eta ardi Karrantzarraren artilearekin egina dago, baita ardi merinoarenarekin ere, Euskal Herrian garai batean izan zuten erabilerarengatik eta garrantzi ekonomikoarengatik.
Bilduma hau molde horien dekorazio geometrikoetan oinarritzen da (modelo hau, zehazki, karratua da), eta euskal artzainaren herentzia gaur egungo eguneroko bizitzara transmititzeko modua da.
Neurria: 20 x 20 cm.