GORPUTZAK, DESIRAK ETA ALMENDRATXO BATZUK, Sra. Polaroiskaren film bat
CUERPOS, DESEOS Y UNAS ALMENDRITAS Sra. Polaroiskaren film bat da. Garai bateko kronika bat, elkarren artean oso desberdinak diren sei prismatatik egina, orain arte intimitatean eta etxeko esparruan gordetako bizipen isilpekoen entziklopedia bitxi eta jostagarria bihurtua. Ángela, Mikele, Elena, Alicia, Belén eta Luisa Francoren diktaduran hazi zen belaunaldi batekoak dira. Haien ahotsek kontatuko dute nola izan ziren heziak, errefuxiatu politikoak, neskameak, andregaiak, maitaleak, ikasleak... Nolakoak izan ziren haien familiak, inguruak eta koskortu zireneko garaia.
Etxetik ihes egitea, jo ez zaitzaten, Bartzelonan hirukote bat egitea, kabaret batean debuta egitea, etxebizitza ezkutu batean bizitzea, Brad Pittekin oheratzea, mendian paseatzea, ibili ahal izatea, edo Rocío Juradori entzunda masturbatzea izango dira koreografia horietako batzuk, eta argi geratuko da, hala eta guztiz ere, eta askok amore eman badute ere, beste askok eutsi egiten diotela. Beren gorputzetako arrastoek historia aipatzen digute, gurea ere baden historia.
Autoreak: Alaitz Arenzana Letamendi & María Ibarretxe del Val
Orrialdeak: 216 páginas
Formatua: 161 x 241 mm
Diseinua: Frédérique Bangerter
Edizioa: Sra. Polaroiska
Kuadernaketa: tela tapa dura