DERIBEN KATALOGOA (ingelesa eta frantsesa)

€25

"Deriben Katalogoa" liburuak Oscar Gómez Mata aktore eta eszenografoak bi urtez Azkuna Zentroko artista AZkide gisa garatu duen proiektu artistikoa jasotzen du.

Oinez ibiltzeko ekintzaren bidez hiri-paisaiaren eta pertsona bakoitzaren barne-bizitzaren artean loturak finkatzeko asmoa duten praktikak dira deribak. Egonaldi honetan, hainbat deriba abiarazi dituzte, herritarrei zuzenduta, eguneroko hiri-paisaiak behatzeko eta esploratzeko asmoz.

Genevako Le Grütli-Centre de production et diffusion des Arts vivants erakundearekin batera argitaratu da liburu-objektu hau, eta une, egun eta umore desberdinetarako pentsatutako ibilaldi horiek guztiak erabiltzeko eskuliburu bat da.

Fitxa teknikoa
  • Egileak: Oscar Gómez Mata eta Esperanza López
  • Hizkuntzak: Ingelesa eta frantsesa
  • Formatua eta edukiak: 20 orrialdeko liburutxo bat, 12 diptiko, 11 txartel eta gutun-azal eta hiru zabaltzeko-orri, guztiak diseinu-kutxa batean sartuta.

Erlazionatutako produktuak