ANE PIKAZA. A5 ATENTA MENTE MIA PACK 3

€25
Ane Pikaza Arte Ederretan eta Arte Dramatikoan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 2008tik ilustrazioaren eta arte eszenikoen mundua uztartzen ditu. Horri esker, ezagutu ahal izan ditu ilustrazioaren eta sektore paraleloen (besteak beste, antzerkiaren) arteko formatuak eta harremanak. Bere azken lanetako bat "Nora" (2020) filma da, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Zinemira saila inauguratu zuena.

"Arrikibarko eroa" inspirazio-iturri duten A5 tamainako hiru laminako pack bat; "Arrikibarko eroa" modu berezian janzten zen emakumea izan zen, txapel handiekin. Arrikibarko plazara joan eta hango janari-denda bateko jabea deseroso jarri nahian saiatzen zen etengabe; gizon hura senargai izan zuen eta beste emakume batekin ezkondu zen.

Neurria: 148 x 210 mm.

Erlazionatutako produktuak