AMARENAK. KAIKOUTIL EMAKUMEA MARINE

€180

Amarenak familia-giroan jaio zen, Oihane Pardok amonaren kaiku zaharra (euskal arrantzaleen jaka tradizionala) amarengandik jaso zuenean. Euskal jantzi eta objektu tradizionaletan oinarritutako marka da, horiek eguneratu, eta bizirik mantentzen baitu kulturaren zati hori.

Frantsesez “coutil” deritzon ehun tradizional batez egindako jantzia, ebaketa zuzena eta mahuka frantsesa daukana (osaera: % 50 lihoa, % 50 kotoia). Gipuzkoan egina, Slowfashion-en printzipioari jarraituz, gehiegizko ekoizpena eta ehun-hondakinak saihesteko.

Kolore urdin ilunean eskuragarri eta soilik L neurrian.

Zainketak: lurrunez lisatu, erabileraren zimurrak kentzeko. Ez da komeni gehiegi garbitzea, ezta lehorrean garbitzea ere.

Erlazionatutako produktuak