9 BOTELLAS POR METRO. MAHAI-ZAPIAK

€34
Pilar Morquillas produktuaren diseinatzailea den aldetik, lehentasuna ematen dio ikuspegi kontzeptualari bere pieza guztietan, eta ideiak edo kontzeptuak gauzatzeko modu gisa ulertzen ditu estetika eta diseinua. Horrez gain, bere proposamenen bereizgarria da bakoitzak elkarreraginerako eta adierazpen pertsonalerako duen espazioa.

Proiektuaren bidez, NUEVE BOTELLAS X METROk beste balio bat aurkitu du plastikozko ehunen erabileran: kolorearen iraunkortasuna. Lau mahai-zapi dira, Philippe Starckek gure Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroaren inguruko zoladurarako sortu zuen diseinuan oinarritutakoak. Oihalek 260 g.-ko gramajea eta % 100 poliesterrezko konposizioa dute, eta horien ia erdiak (% 45) PET birziklatua dira. Hala, bigarren erabilera ematen diogu oihalezko metro karratu bakoitzeko 117 g. plastiko birziklaturi, edo, bestela esanda, NUEVE BOTELLAS X METRO. Pilarren eta Azkuna Zentroaren arteko lankidetza da, eta German Design Award 2021 saria eskuratu zuen.

Zuri-beltzean eta kolore-nahasketan dago eskuragarri.

Neurria: 44 x 10 cm. Pisua: 260 gr.

Erlazionatutako produktuak